Niri buruz

Linguistikako Graduko ikaslea naiz Université Lavalen, Quebec-en, Kanadan. Fonetika, fonologia, hizkuntzen arteko kontaktua (batez ere nagusia + gutxitua), euskara, quebecera eta akadiera interesatzen zaizkit.

Kanadako Alberta landa-iparraldeko herri txiki batean hazi nintzen. Hala eta guztiz ere, ez dut neure burua “albertanotzat” jotzen. Nire familia beste probintzia batetik dator: Brunswick Berria. Beraz, aita frankofonoa da eta ama anglofonoa, eta horrek bi ama-hizkuntza eman dizkit.

Hizkuntzalaritzarekiko dudan interesa alde batera utzita, denbora daramat hizkuntzak ikasten, musika barrokoa entzuten, politikaz hitz egiten, korrika eta kantuan.

Nire etorkizuneko proiektuei dagokienez, Euskal Herriko Unibertsitatean Hizkuntzalaritzako master bat egitea pentsatu dut 2027-2028an. Gaztelaniak euskararen prosodian dituen ondorioak aztertu nahi ditut. Proiektu hau hizkuntza nagusiek hizkuntza gutxituetan dituzten ondorio fonologikoak hobeto ulertzeko interesean kokatzen da.